Sortzen: Besarkatu Ekimena apirilak 23 Tafallan

Besarkatu_Sortzen

Besarkatu_Sortzen


1. EKIMENA

Tafallan D eredua lerro publikoan zabaltzea lortu dugu, baita Kaparroson eta Lodosan ere, momentuz. Hau ospatzeko, eta Tafalla Herriari etorkizunaren aldeko aukerak irekitzeagatik BESARKATU EKIMENA jarriko dugu martxan. Ekimen honekin, EUSKARARI ateak zabaldu dizkioten herriak, eta modu berean, Vascuencearen Legearen harresian pitzadura bat irekitzea lortu duten familiak eskertu nahi ditugu. Zer gauza hobea, besarkada bero bat ematea baino? Eta besarkada hau kolektiboa bada? Merezi duten babesa eta maitasuna helaraziko diegu.

Hau da BESARKATU EKIMENAren filosofia. Urte luzez daramagu euskarak Nafarroako lurralde osoan behar duen tokia aldarrikatzen. Horretan bidea badugu oraindik. Ezin ukatu baina, poztekoa dela hainbat herrietan D eredua zabaltzeko egindako lana. Utzitako nekeak, negarrak, bidaiak, pankartak eta kartelak.

Hau izanen da gure ekimena: Apirilaren 23an, TAFALLAN, herriko plazan, eguerdiko 12:30etan besarkatze erraldoia eginen dugu. Herriko plaza inguratu eta elkarri eskerra emanen diogu urrats honengatik.

2. NONDIK DATOR?

Azken urteetan Sortzen elkarteak, euskara diskriminatua izan den zonaldean, Euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea aldarrikatu du hainbat ekimenen bidez. Dinamikak, itxialdiak, prentsaurrekoak, parlamentuan bilerak… Eta egutegian zita bilakatu den Euskaraz ikasi-bizi jaian. Artaxoan, Mendigorrian, Bilatortan, Faltzesen…ospatutakoak besteak beste. 2014.urtean, Nafar Parlamentuak, aldeko bozketa baten bidez, Vascuencearen legean aldaketa bat egin eta euskaraz ikasteko eskubidea lurralde osora zabaltzea onartu zuen. Honek urteetako diskriminazio mota batekin hausteko aukera administratiboa eman digu zalantzarik gabe. Bidea luzea bada ere, urrats inportantea da etorkizuneko Nafarroarentzat.

Alta, bide horretan emandako pausoak ospatzekoak direla uste dugu Sortzen elkartean. Nahiko begiratzen diogu beti aspektu negatiboei. Ezin ahaztu ditugu utzitako izerdiak euskararen zabaltze lanean eta berauek errekonozitu eta eskertu behar direlakoan gaude.

Egoera honetan ezin gara atzean geratu. Ezin diogu iraganari etengabean begiratu. Orain erronka berri bat dugu. Euskararen hedapena Nafarroa osoan, ikasgeletan, plazetan edota lantegietan. Euskarak bide lagun izanen duen lege berri bat beharko du ezpairik gabe.

Herritarrok auzolanean bidea ereiten segitu behar dugu, Euskarari lehio berriak zabaltzen. Horrexegatik, «Euskaraz bizi eta ikasi JAIA» BESARKATU EKIMENEAN bilakatzea da gure proposamena. Ikasteko eskubidea aldarrikatzetik, Euskarari herriko ateak irekitzen dieten horiek besarkatzera pasa behar garela uste dugu. Eta honetara dator gure ekimena.

3. HELBURUAK

– ESKERTZEA: Vascuencearen Legearen horman pitzadura berri bat ireki duten herriei eskertzea, euskararentzat bide berriak jorratzen ari baitira Nafarroako zonalde diskriminatuan. Horregatik ere, zoriondu nahi ditugu famili hauek.
– Euskararen aldeko